Eduardo López

Democracia seriea, 2009

Triptikoa. 100 x 100 cm-ko 3 pieza.
Akrilikoa oihalaren gainean.

Eduardo Lópezek, pinturara eta idazketara jotzen du, praktikan eta zaletasunez, eta unibertso propio bat sortu du, non abangoardia modernoetako artisten kutsuak aurki ditzakegun (Picabia, Duchamp, Roussel, Jarri, Gómez de la Serna, batez ere), eta, aldi berean, narrazio-borondatea dauka. Borondate hori serieenganako, poliptikoenganako edo koadro txikien pilenganako duen zaletasunean nabarmentzen da, narrazioen konstelazio anitzak adierazeko.

Joku bisualak, joku tipografikoak edo paisaiak asmatzen ditu, giza-gorabeherak adierazteko, eta zoriak zein ustekabeak, era misteriotsuan, hartu-emanean dihardute arrazoiaren bidez ezarritakoarekin. Beraz, ez da harritzekoa Demokrazia (2009) serieko triptikoa: demokraziaren ideiari buruzko ideia, irudi eta metafora bisual anitz dituzten zirriborro ñimiñoetatik abiatuz osatu du poliptikoa.

Artistaren hitzetan, demokraziaren ideia harremanean jartzen du beste ideia askorekin: «parte-hartzea, proiektu komuna, tolerantzia; zubia, eraikuntza eta mezu zabaldua; inoiz ezer uzten ez duen baina, azkenean, gainetik jauzi egiteko bota egiten duten murrua; poza eta besarkada (senidetasuna); ate irekia atzean paisaia bat agerian uzten duena, beti berria eta beti bera eta beti desiratua… eta gauza horiek guztiak». Esanahi horiek guztiak, azkenean, aipatzen ari garen triptikoan batu zituen.

Erdiko irudiak espazio bat definitzen du, demokrazia hitzak grekoz izan zuen lehenengo adieraren letrek mugarritzen dutena, non agora irudikatuko litzatekeen, hau da, taldeak eztabaidatzeko eta erabakitzeko gunea. Irudi horren alde batean eta bestean, zubi bat eta besarkada bat: herritarren eta politikaren telos bat. Balore ezberdinen arteko bitartekaritzarako nahia, eta askatasun, berdintasun eta senidetasunaren idealak islatzeko adierazpena.