Diptikoa. 115 x 100 x 14 cm.
Teknika mistoa zuraren gainean.
Oroimena izeneko Eugenio Ortiz-en diptikoa anamnesi bisual bat da, Tucidides-ek idatzitako Pericles-en hileta-hitzaldiari buruzko gomuta eder bat da. Kristo aurreko V. mendearen bukaeran idatzi zuen hitzaldi hori, eta Atenasko demokrazia laudatzeko eginiko monumentu handi bat da. Atenasko demokrazia mugatua eta idealizatua zen, baina hazi kritikoa izan zen. Hazi hartan aurki ditzakegu gure buruak, gizartea autoerakundetzeko eta kolektiboa automugatzeko zeregin amaiezina egiteko.
Jakina den bezala, Tucidides-ek idatzitako hitzaldi ospetsuaren helburua zen aldarrikatzea Atenas nagusiagoa zela gainerako hiri grekoak baino. Hitzaldian, Periclesek doluzko une batean idatzitako hitzak berregin zituen Tucidides-ek. Atenasen nagusitasuna adierazterakoan, funtsezkoa hiritarren bizitza gidatzen duten baloreak dira: jakinduria, guztien onura eta edertasuna maitatzea.
Hona zer dioen hitzaldian Tucidides-ek: edertasuna apaltasunez maitatzen dugu, eta jakinduria plazerrik gabe maitatzen dugu. (…) Gizon bat aldi berean aritu daiteke zeregin pribatuetan eta zeregin publikoetan. (…) Gauzen egokitasuna epaitzen dugu, eta gauzen gainean gogoeta egiten dugu, ez baitugu uste hitzak eragozpena direnik ekintzarako, baizik eta eragozpen handiagoa da ezer egin aurretik ez pentsatzea. Horrek guztiak osatzen zuen Tucidides-ek zuen iritzia Atenas ideal grekoaren hezitzailetzat joa izan zedin.
Eugenio Ortiz-ek, lan honetan, paideia horren oroimena diptikoaren bidez irudikatzen du: bi oroitarri bertikal daude, berdintsuak direnak, baina ez berdin-berdinak. Aldi berean, diptikoak, era sinbolikoan, ideal demokratikoa irudikatzen du; hain zuzen ere, Batzar Nagusiak gizartearen agora erako erakundea direnez, batzar-erakunde horretan eguneratuko litzatekeen ideal demokratikoa.