Inprimatutako paperaren gaineko margoa (65 x 50 cm).
Inprimatze digitala Annehmulle paperaren gainean (70,5 x 52,5 cm).
Aluminiozko eta pinturazko burdinurtua (60 x 42 x 52,5 cm).
Laurogeiko hamarkadan euskal artean eskultura-joera berri bat azaldu zen, eta Oteizaren postulatu batzuk eta minimalismotik, arte kontzeptualetik edo eskultura britainiar berritik zetozen zenbait ikuspuntu bereganatu zituen. Irazuk joera berri horretan hartu zuen parte, Bados, Morquillas, Badiola, Moraza eta beste bazuekin batera, eta Mitos y delitos erakusketan (1985) apurtu zuen Oteiza, Chillida, Ibarrola, Mendiburu, Basterretxea eta beste batzuk protagonista zituen euskal arte-abangoardiarekin.
Pello Irazu eta haren belaunaldiko artista batzuengan abangoardia historikoen poetika abstrakto eta konstruktibisten berenganatze kritiko bat ikus daiteke; baina ezaguera horrek guztiak birsortu egiten du eta bere irudimenaren eta sentsibilitate neoobjektualaren beste zehaztapen batzuen peko itxura ematen die.
Eguneroko objektuen, kultura garaikideko irudien edota hedabideetako aipuen inbentario oso bati beste esanahi bat ematen zaio bere praxi artistikoan. Baina ez du saihesten bere sorrera eraikitzaileak dituen bitxikeria eta paradoxak erakustea. «Interesatzen zaidan forma bat aurkitzen dudanean, ez dut zuzenean esku hartzen, bitartekaritza bat behar dut. Ikurrak behatzen ditut eta haiengana hurbiltzen saiatzen naiz; begiratu, marraztu, prozesuan birsortu», esan zuen Pliegues (2004) bere katalogoan.
Marrazkiek, esku-hartzeren bat duten irudiek, eskulturek eta instalazioek mikrokosmos labain bat osatzen dute, zeinak haren irriken, makur bihurtzen denaren, edota munduaren eta existentziaren bilakaeran gertatzen diren zauri mingarrien berri ematen baitu. Ekintza artistikoak ezer gutxi egin dezake, nolabaiteko zeregin taumaturgiko eta narratiboa beretzat gordetzea izan ezik, modu zentzudunean itxuratu ezin denean arakatzeko.
Beti geratzen da zentzu-hondarren bat, adierazi ezin den itzal bat, Sombra (2008) izenburua duen instalazio misteriotsu honek, zati estalitik, interpelatzen duela dirudien bezala. Artearen hizkuntzetara eta sintaxira murriztutako ekintzari esker, gure subjektibotasun gogoetatsua eraldatzeko deia sustatzen du.